Bihar (osteguna) kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan, Palestina aurrera! Genozidioa gelditu! lemapean. Ekitaldia 19:00etan izango da. Deialdia Urola Garaiko Koordinadora Feministak, Sortuk, LABek, Ernaik, Gure Eskuk, Sarek eta Gazteleku gazte asanbladak egin dute.
Horra hor deialdia. “Azken egunotan Palestinatik iristen ari zaizkigun albiste lazgarriek eta Gazako herritarrak bizitzen ari diren egoera jasangaitzak mugituta, Zumarraga eta Urretxuko ondorengo eragileok dei egiten diegu gainerako eragile eta herritar orori ostegun honetan, urriak 19, arratsaldeko 19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan egingo dugun elkarretaratzean parte hartuz, gerra eten eta irtenbide justu eta paketsu baten aldeko aldarria egitera. Deitzaileak: Urola Garaiko Koordinadora Feminista, Sortu, LAB, Ernai, Gure Esku, Sare eta Gazteleku gazte asanblada”.