Gaur bularreko minbiziaren aurkako eguna da. Hori dela eta, geltokietako plazako merkatariek eta Katxalin elkarteko emakumeek argazkia atera dute minbiziaren aurkako martxako kamisetarekin.
Katxalin elkartearen martxaren aldeko artikuluen salmenta ere antolatu dute. Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea da.
Kamisetak eta gainontzeko artikuluak katxalin.org/eu/elkartasun-martxa webgunean eta Katxalinek Zumarragako plazako 5ean duen egoitzan (gaur, 24an, 25ean eta 26an, 17:00etatik 19:00etara) eros daitezke.
Gainera, postua jarriko dute. Gaur geltokietako plazan egongo dira, bihar (ostirala) eta etzi (larunbata) 10:00etatik 20:00etara Uretxuko Eroskin, etzi 10:00etatik 13:00etara Zumarragako udaletxeko arkupean eta Areizaga-Kalebarren plazan eta igandean 10:00etatik 14:30era geltokietako plazan. Igandean, 12:00etatik aurrera, txistorra jana egingo dute geltokietako plazan.