Gaur arratsaldean kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan, Okupazioaren aurka. Palestinarekin elkartasuna lemapean. Deialdia Urola Garaiko Koordinadora Feministak, Sortuk, LABek, Ernaik, Gure Eskuk, Sarek eta Gazteleku gazte asanbladak egin dute.
Horra hor irakurri duten testua:
Azken egunotan Palestinatik iristen ari zaizkigun albiste lazgarriek mugituta bildu gara gaur hemen. Urriaren 7tik hona lehenago ere nahiko latza zen egoera gordindu egin da eta gatazka gerra ireki bihurtu da. Datozen egun eta asteetan agertokirik okerrena espero daiteke eta, zoritxarrez, irudi latzak eta krudelak biderkatuko direla dirudi.
Honako hau da testuinguru honetan deialdi hau egin dugun eragileok esateko duguna:
- -Premiazkoa da gerra etetea. Gatazkaren eskaladak, ohi duenez, sarraskia areagotu besterik ez du egingo.
- -Gerra eten beharra dago, baina hori ez da aski; status quo-a bere horretan mantentzea ez da aukera bat. Gatazkari konponbide justu eta demokratikoa emate aldera, nazioarteko komunitateak Israelgo Estatua NBEren ebazpenak bete eta elkarrizketa eta negoziazio politikoei atxikitzera behartu behar du.
- -Bakea, justua, eraginkorra eta iraunkorra izango bada, elkarrizketa eta negoziazio politikoek Palestinaren okupazioaren bukaera eta Palestinaren askatasuna bermatu behar dute.
Norabide horretan mobilizatzea eta presio egitea da Palestinari eta haren askatasunari egin dakiokeen ekarpenik handiena.
Euskal Herria ere herri zapaldua da. Gure herriaren askatasunaren alde borronkatzen gara, eta munduan zabalduta dauden gainontzeko herriekiko elkartasuna adierazten jarraituko dugu, herri askez osatutako mundu justua baitugu helburu.
Gora munduko herriak!
Gora Palestina!