"Euskararen kontrako oldarraldi judizialaren aurkako mobilizazioa" Bilbon izango da, azaroaren 4an
Euskalgintzako eragileak biltzen dituen Kontseiluak deituta, manifestazioa egingo dute azaroaren 4an Bilbon. “Euskararen kontrako oldarraldi judizialaren aurka” egingo dute mobilizazioa. Manifestazioa Euskaldunatik abiatuko da, 17:00etan. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek, eta Bilboko kaleak betetzera deitu dute. Horretarako, Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte Urretxu-Zumarragatik. Izena emateko, 679 494 289 zenbakiaren Whatsapp edo Telegram kontura idatzi behar da. Izena lehenbailehen ematea eskatu dute, zenbat autobus beharko diren jakin ahal izateko.