Azaroaren 26an batzarra, kalejira eta herri bazkaria egingo dituzte
Azaroan hainbat ekitaldi egingo dituzte Urretxun, Joxe Mari Iparragirrek sortutako Gernikako Arbola euskaldunon ereserkia dela aldarrikatzeko. Azaroaren 22an, 18:00etan, Gernikako Arbola euskaldunon ereserkia hitzaldia egingo dute udaletxeko portaloian. Azaroaren 24an, 22:00etan, Gontzal Mendibilek eta Goiargi abesbatzak kantaldia egingo dute Labeaga aretoan. Azaroaren 26rako hainbat ekitaldi antolatu dituzte: 11:00etan Gernikako Arbola euskal ereserkiaren lehen batzarra egingo dute Pagoeta gune soziokulturalean, 12:30ean kalejira egingo dute dantzari, erraldoi eta musika eta kantu taldeekin, 13:00etan ekitaldi publikoa Iparragirre plazan eta 14:30ean herri bazkaria Ederrena pilotalekuan.
Bazkarian patea, patatak errioxar erara, oilasko errea entsaladarekin, ijito besoa txokolatearekin eta kafea hartuko dute. 20 euro balio du. Izena emateko, sakatu hemen. Izena emateko azken eguna azaroaren 15a da.