Larunbatean Urretxu eta Zumarragako duatloi txikiaren 8. edizioa egingo dute. 16:00etan izango da, Areizaga-Kalebarrenen. Lehenengo proban 2014an eta 2015ean jaiotakoek parte hartuko dute, bigarrenean 2012an eta 2013an jaiotakoek eta hirugarrenean 2010ean eta 2011n jaiotakoek. Kaskoa derrigorrezkoa da, baina edozein bizikleta erabil daiteke.
Proba hau Urola Triatloi Klubak antolatu du, Plazaola, Zerkifit, Zatika eta Urzubiren babesarekin eta bi udalen, aldundiaren eta Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzarekin.