Zumarragako Udalak San Isidro kalearen berrurbanizazioa hasi du. Bi fasetan egingo da. Obraren aurrekontua 663.000 eurokoa da.
Lehenengo fasea atari bikoitietan egingo da. Irisgarritasuna bermatuko dute. Horretaz gain, azpiegitura sarea berrituko dute. Aparkalekuak mantenduko dituzte. Lehen faseko aurrekontua 360.000 eurokoa da. Lanak Campezo obrak egingo ditu, bost hilabetetan.
Bigarren fasean atari bakoitietako espaloia, errepidea eta aparkalekuak berrituko dira.