Jon Maia urretxuarrak Kantu berri bat gara diskoa aurkeztuko du azaroaren 8an Bilboko Kafe Antzokian. Goi mailako kolaboratzaileekin grabatu du. Horien artean, Silvio Rodriguez. Kubatarrak euskaraz abestu du. Gorka Hermosa urretxuarrak konposatutako Nostalgia kanta, hain zuzen ere. Diskoan Itziar Ituñok, Olaia Inziartek, Luis Pastor kantautore madrildarrak, Mikel Kazalisek, Maddalen Arzallusek, Ibrahima Baldek (Miñan), Ulu Mediak eta Elizondoko Abesbatza Ttikiak ere parte hartu dute.