Zestoako Rodeo eta Elgoibarko Muzak taldeek ere joko dute
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2023/10/whatsapp-image-2023-07-08-at-21-11-22.jpeg)
Larunbatean Mutamu Fest jaialdia egingo dute Urretxuko Iparragirre plazan. Herriko Ghetto Skills eta Sin Perdon taldeek, Zestoako Rodeok eta Elgoibarko Muzak taldeak joko dute. Ghetto Skills taldeak 18:00etan joko du, Sin Perdonek 19:00etan, Rodeok 22:00etan eta Muzakek 23:15ean. Jaialdia Mutamu kolektiboak antolatu du. Mutamu Urretxu eta Zumarragako musika taldeen mugimendua da.