Zumarragako EH Bilduk plan bereziaren gaia gaurko osoko bilkuratik kentzeko eskatu du, "tramitazioa ez delako legearen arabera egin"
Zumarragako Udalak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar (osteguna). Gaietako bat ArcelorMittalena zen lur eremuko hiri antolamenduko plan bereziaren behin betiko onarpena da. EH Bilduk gai hori zerrendatik kentzeko eskatu du, ordea, “plan berezia ez delako araudiaren arabera tramitatu”. “Plastiko errauskailua” gauzatzeko, tramitazio urbanistikoa “presaka eta modu desegokian” egin dutela salatu dute. “Zumarragak eta eskualdeak proiektu industrial aurreratu, garbi eta berritzaileak behar ditu: Plastic Energy proiektua akats estrategiko larria da. Enpresa asko da lur eremu faltan, ezin dugu akats estrategiko hori egin”.