Idoia Mendia sailburuak diplomak banatu dizkie lan munduan txertatzea helburu duen egitasmo honetan parte hartu duten bizilagunei
Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburuak Aukerak Eraikiz proiektuko amaierako ekitaldian parte hartu zuen. Proiektu horretan parte hartu duten zumarragarrek udal brigadaren biltegian bulego bat eta aldagelak egin dituzte. Lanbideren planaren eskutik, bizilagun horiek formazioa jaso dute eta hamar hilabeterako lana eman zaie. Hassan eta Dariusek, guztien izenean, diplomak jaso zituzten.