Zumarragako osoko bilkuran ez da ArcelorMittalena zen lur eremuko plan bereziaren behin betiko onarpena bozkatu
Zumarragako Udalak ez ohiko osoko bilkura egin zuen atzo. Gaietako bat ArcelorMittalena zen lur eremuko plan bereziaren behin betiko onarpena zen. EH Bilduk eta EAJk gai hori zerrendatik kentzeko eskatu zuten, txosten bat falta zelako, eta behin betiko onarpena ez zen bozkatu.