Gaur, 11:00etan, Katxalin elkartearen martxa egingo dute Donostiako kaleetan bularreko minbiziaren aurka. Urretxu eta Zumarragako emakumeak elkarrekin joan dira. Geltokian argazkia atera dute, Donostiara abiatu aurretik.
Katxalin martxa solidarioaren 9. edizio honetan bildutako dirua BioDonostia zentroari emango diote, bularreko minbizia ikertzeko.