Bihar (astelehena) hasiko dira Pagoeta auzoko 8. zenbaki parean egingo diren indusketa, instalazio eta berritze lanak. Lanek sei eguneko iraupena izago dute, betiere eguraldiaren arabera, eta denbora tarte horretan, goizeko 08:00etatik 20:00etara paso alternatiboa egokituko da, bi langilek seinalizatuko dutena. Ordutegi horretatik kanpo, txapa bat jarriko da autoak bi erraietatik igaro ahal izateko.