Espainiako Herri Defendatzaileak eliza katolikoaren baitan gertatutako sexu abusuei buruzko txosten bat ondu du. DV egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Gipuzkoan sexu abusuak eman diren 17 parrokia eta ikastetxe erlijioso identifikatu ditu eta horietako bat Zumarragako El Salvador parrokia da.