Asteburuan Lurra dantza taldearen garagardo festa egin dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan
Asteburuan Lurra dantza taldearen garagardo festa egin dute Ederrena pilotalekuan. Lurrako kideak pozik ageri dira, jende asko gerturatu delako eta giroa “bikaina” izan delako.
Muevete por los que no pueden elkarteko kideek zozketa baterako txartelak saldu zituzten. Txartel guztiak saldu zituzten. 1.000 euro lortu zituzten.
Hainbat zozketa egin ziren. Kabia jatetxeak emandako afariak Mari Carmen Moreirok eta Iker Narbaizak irabazi dituzte. Gabiriako Ostatuak emandako afaria, berriz, David Solerrek irabazi du. Bi-Tartean elkarteak emandak saskiak Begoña Baztarrikak eta Mikel Aiastuik irabazi dituzte.
Lurra dantza taldeak eskerrak eman nahi dizkie Urretxuko Udalari, laguntza eman dieten Urretxu, Zumarraga eta Gabiriako ostalari eta merkatariei eta festan parte hartu zuten guztiei. Lortutako dirua euskal dantzak sustatzen jarraitzeko erabiliko dute.