Asteburu honetako haize zakarrak Urretxuko ikurrina puskatu du. Udal langileek gaur konpondu dute. Asteazkenerako alerta laranja iragarri dutenez, bihar kendu egingo dute segurtasun arazorik ez izateko. Ondoren, berriro jarriko dute. Konpondutakoa segurua ez dela baloratzen badute, ordezkoa jarriko dute.
Udalak urtero aldatzen du ikurrina, jaien aurretik. Izan ere, haizeak eta euriak puskatu egin ohi du. Beti ordezko bat izaten dute.