Hemen da berriz Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak Gabonetako opari bikaina dira. Azaroaren 9a da saskia eskatzeko azken eguna. Saskiak Urretxuko pilotalekuko tabernan eta Zumarragako Lanbroa belardendan eskatu daitezke. Baita 680 163 019 telefono zenbakira deituta eta online (errigora.eus). Webgunearen bitartez eskatzen dutenek, saskia Urretxu-Zumarraga ikastolan jasotzeko aukera dute.
Saskiek 50 euro balio dute. Saskien salmentarekin lortutako diruaren %25 Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa emateko erabiliko da.