Lucia Otaegi zumarragarra Elgoibarko musika banda zuzendu duen lehen emakumea bilakatu zen igandean. Bandak bertako musika eskolako ikasleekin jo zuen eta Otaegik bi pieza zuzendu zituen: First suite for military band (G. Holst) eta Karibeko piratak (K.Badelt). Otaegi Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako irakaslea da. Elgoibarko musika bandak 138 urte ditu.
Argazkia: Aitor Zabala/Noticias de Gipuzkoa