Nerabeek pairatzen dituzten buru osasun arazoen eta hartu daitezkeen neurrien inguruan idatzi dute Telmo Lazkano sare sozialetan eta pantailetan adituak eta Maitane Ormazabal terapeuta zumarragarrak Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian (Alberdania, 2023) liburuan.
Telefono mugikorren adikzioak hainbat arazo sortu ditu nerabeen eta beste adin tarte batzuetako pertsonen artean, eta horren aurrean hartu daitezkeen erabakiak proposatzen dituzte Lazkanok eta Ormazabalek.
Erlo telebistak egin dien elkarrizketa ikusteko, sakatu hemen.