Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Astea abian da. Urteroko moduan, azoka, haurrentzako jolasak, erakusketak eta bisita gidatuak antolatu dituzte.
Urrelur museoan bisita gidatuak egingo dituzte, bihar eta etzi. Hiru bisitaldi gidatu egingo dituzte: 11:30ean (hizkuntza publikoaren arabera), 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Museoko atea (kultur etxea) izango da elkargunea eta nahi duten guztiek har dezakete parte. Gainera, tailerrak izango dira.
Museoko ateak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dira. Udaletxeko portaloian, berriz, Javier Aguadoren eta Nicolas Mesasen mineralak eta fosilak ikusteko aukera dago. Erakusketaren izenburua Gizateriaren iragana, oraina eta etorkizuna fosilen eta mineralen bidez aztertua da. Museoaren ordutegi berean irekiko da.
Bestalde, bihar (larunbata) Jose Maria Hernandezek Urretxuko herriaren historia geologikoa bere elementu arkitektonikoen bidez ibilaldi gidatua eskainiko du. 12:30ean abiatuko dira, Urrelur museotik.
Herriko eraikinetako batzuetako harrietan (San Martin de Tours elizan, udaletxean eta kultur etxean, adibidez) duela milioika urte gertatutakoaren aztarnak daude eta Hernandezek horien berri emango du. Harri horien eskutik, inguru hau nolakoa zen azalduko du.
Ederrena pilotalekuan, berriz, feria ireki dute. Ederrenako ateak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dira bihar eta etzi. Mineralogia eta paleontologia parkea ere egun horietan izango da, ordu berean, Iparragirre plazan.
Bukatzeko, urretxuarrek eta bertaratzen diren guztiek argazki lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute.