Sarraldeko eraisketa lanek aurrera darraite. Lurzorua Sprilurrek erosi zuen eta urte amaierarako bukatuko ditu eraisketa lanak. Hainbat enpresek bertara joateko asmoa azaldu dute. Irimoren lursaila, Sarralderen ondokoa, Telleria enpresak eskuratu zuen. Irimo bota eta lursaila egokitu ondoren, aurki ekingo dio pabiloiak eraikitzeari. Sarralderen eta Irimoren artean, Euskadi Low Cost enpresa gasolindegia egiten ari da. Urte amaieran edo 2024 hasieran irekitzea espero du.