Lau t'erdiko txapelketako hirugarren posturako partida jokatuko dute igandean Beloki pilotalekuan
Igandean lau t’erdiko txapelketako hirugarren posturako partida jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Erik Jakak eta Jon Ander Peñak neurtuko dituzte indarrak. Aurretik, Agirrek eta Eskirozek, Salaberria eta Erostarbe urretxuarraren aurka jokatuko dute. Jaialdia 17:00etan hasiko da. Sarrerak erosteko, sakatu hemen. Jakak eta Peñak gaur goizean egin dute pilota aukeraketa.