Gaur goizean GI-2632 errepidearen bulebarizazioaren bigarren fasea inauguratu dute. Ekitaldian Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak; Jose Ignacio Asensio Jasangarritasunerako diputatuak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu dute.
Argixao industrialdeko bidegurutzetik ospitaleko bidegurutzera, espaloiak zabaldu dituzte, aparkalekuak berrantolatu dituzte, bidegorria egin dute eta berdeguneak sortu dituzte. Aldundiak 344.000 euroko inbertsioa egin du eta udalak 80.000 euro jarri ditu.