Zumarragako Aginaga auzoan San Martin jaiak ospatu dituzte asteburuan. Jolasak, musika, janaria eta abar izan dute jaietan bertaratu direnek.
Iritsi da azaroaren 11, San Martin eguna, eta honekin batera, San Martin jaiak ere iritsi dira. Zumarragako Aginaga auzoan San Martin jaiak ospatu dituzte aurten ere. Larunbat goizeko mezarekin eta prozesioarekin eman zioten hasiera jaietako egitarauari. Ondoren, hamaiketako herrikoia egin zuten Oleta elkartean eta jarraian, jubilatuen bazkaria. Arratsaldean, aldiz, haurrentzako jolasak izan zituzten eta ondoren, haurrek, jolasetan galdutako indarra berreskuratzeko txokolate jana egin zuten. Iluntzean, elkarrekin afaldu berriro elkartean eta gauean, DJ Mikel izan zuten, gaua girotuz.
Gaurkoan, berriz, Beloki pilota eskolako haurrek pilota partidak jokatu dituzte Aginagako frontoian eta ondoren, erromeria izan dute, Zu Dantzaz taldearen eskutik. Txalapartariak ere izan dira bertan. Eguerdia iritsi eta bazkaltzeko ordua. Guztiek elkarrekin bazkaldu dute auzotarrek. Arratsaldean, berriz, karta-jokoan arituko dira, musean eta punttuan, hain zuzen ere. Txapelketa honen ondoren, haurrentzako jolasak izango dituzte berriro.