ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Joseba Salegik jarritako 'Azaroaz' bertso sorta.
- Egilea: Joseba Salegi
- Gaia: Azaroaz
- Doinua: Iparragirre abila dela
Ospakizuna da azaroan
Guretzat san martin jaia
Jatetxe eta elkarteetan
Bada odolki usaia
Mahai gainean ardoa
Ta babarrun mordoa
Saiheski eta urdaia
Egun hauetan dietan hasteko
Ezta ederra garaiaHil hontan ere garrantzitsua
Degu mineralogia
Ta ezin ahaztu zeinen polita
Dagoen gure mendia
Egiteko tortila
Basora onddo bila
Kintadak ta Behobia
Mila ekintzaz disfrutatzeko
Dago aukera handiaNegura eta gabon usaira
Gerturatzen pixkanaka
Goizen goizetik suma daiteke
Jada freskura galanta
Arratsalde iluna
Oin geratzen zaiguna
Nahiz argitasuna falta
Goza dezagun hilabeteaz
Benetan ederra da ta!