Aste honetan 24/7 plataformako kideak Goierri garaiko azoketara joango dira herritarren testigantzak jasotzera: gaur Urretxukora joan dira, bihar Legazpikora joango dira eta larunbatean Zumarragan egongo dira. Nahi duten guztiek lehen mailako arretara edota larrialdietara joan direnean bizitako esperientziak azaltzeko aukera izango dute. Plataformakoek eskualdeko Osakidetzako zuzendaritzari helaraziko dizkiete testigantza horiek.