Soufyane El Imrani zumarragarra komatik irten da eta arriskutik kanpo dago, baina oraindik Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago. Bere anaia Otmanek asteartean lehenengoz berarekin hitz egin zutela esan dio Noticias de Gipuzkoa egunkariari. Soufyanek ez du gertatutakoa gogoratzen.
Azaroaren 1ean 30 lagun inguruk Soufyane El Imrani 19 urteko zumarragarra jipoitu zuten Bruselan (Belgika). Zumarragarrak Molenbeek auzoko metroko irteeran jaso zuen jipoia.
El Imrani 2004an jaio zen. Familia bera haurra zenean etorri zen Zumarragara. Urretxu-Zumarraga Ikastolan ikasi zuen. Iazko irailean Bruselara joan zen lan egitera eta osabaren etxean bizi da. Arropa denda batean lan egiten du. Hiru anai-arreba ditu eta bera gazteena da.