EITBk urtero EITB Maratoia antolatzen du. Aurtengoa minbiziaren prebentzioaren, artatzearen eta ikerketaren alde izango da. Herritarrei diru-laguntzak eta bideoak eskatu dizkiete. Bideoetan ETS taldearen Aukera berriak kanta abestu behar da. Urretxu-Zumarraga ikastolak bideoa grabatu du gaur arratsaldean Zumarragako plazan. Editatu ondoren, EITBra bidaliko du.
EITB Maratoiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.