
Marta Lopez da Gauna artista zumarragarrak bere lanak erakutsiko ditu Zelai Arizi kultur etxean. Arima biluzten erakusketa datorren astelehenean inauguratuko du, 18:30ean. Erakusketa abenduaren 16ra arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.