
Ostiralean Casino elkarteko bazkideek urteroko afaria egin zuten. Pasai Donibaneko Arkupe Berri jatetxeko Jon Pinilla sukaldariak prestatu zuen afaria: brick langostinoak soja saltsarekin, alkatxofa konfitatuak odolkiarekin, urdaiazpiko eta muskuilu kurruskaria marinera saltsarekin, alioliarekin gratinatutako bakailaoa espinaka gainean eta entrekota piperbeltz berdearekin.