'Gernikako Arbola' euskal ereserkia bilakatzeko aldarrikapenak egin dituzte Urretxun. Euskal Herriko txoko ugaritatik etorri dira parte-hartzaileak ekitaldira, horien artean, pertsonaia ezagunak ere bai.
‘Gernikako Arbola’ euskal ereserkia bilakatzea aldarrikatu dute Urretxun gaurkoan. Euskal Herriko txoko desberdin ugaritatik bertaratu da jendea, horien artean pertsonaia ezagun batzuk ere gerturatu dira.
Pagoeta gune soziokulturalea egin dute batzarra eta Gernikako Arbola ereserki ereserki izan dadin aldarrikatuz manifestua irakurri dute. Manifestua euskaraz irakurtzeaz gain frantsesez eta gazteleraz ere irakurri dute. Ondoren, Gernikako Arbola abestu dute eta jarraian, kalejira hasi da. Euskal Herriko hainbat tokitatik gerturatu dira abeslariak, musika taldeak, dantzariak, txistulariak eta abar. Behin plazara iritsita, berriro irakurri dute manifestua, oraingo honetan euskara hutsean. Ekitaldiari amaiera emateko Lurra dantza taldeak dantza egin du eta Goiargi abesbatzak abestu. Amaiera borobiltzeko, berriro Gernikako Arbola abestu dute. Ekitaldia amaitu ondoren, Ederrena pilotalekura joan dira, bazkaltzera.
Gerturatu diren parte-hartzaileen artean Jose Mari Esparza editorea, Martin Anso eta Gaizka Aranguren kazetariak, Iñaki Egaña historialaria, Tasio marrazkilaria, Jose Ramon Etxeberria unibertsitate irakaslea, Urretxuko eta Legazpiko alkateak eta abar izan dira. Ereserkiaren aldarrikapena egiterakoan argi utzi nahi izan dute EAEko, Nafarroako zein Ipar Euskal Herriro ereserkiak errespetatzen dituztela, baina Gernikako Arbolak horiek denak osatuko lituzkeela, abertzaleak ez diren eta abertzaleak diren euskal herritarrak bere baitan hartzen dituelako.