
Aner Irizar kadete mailako txirrindulari zumarragarrak Lezamako ziklo-kros proba irabazi zuen atzo (igandea). Tolosa eta Zornotzako probak ere irabazi zituen eta Euskadiko txapelketan lider doa. Auritz Ormazabal bere taldekideak ere lan bikaina egin zuen: hamargarren postuan sailkatu zen. Hurrengo proba larunbatean izango dute, Ametzagan.