San Martin eguneko festa antolatzen duten San Martin auzoko bizilagunek zozketan bildutako 1.050 euroak Elikagaien Bankuari eman dizkiote eta zozkatutako urdaiazpikoak Izaro Aizpuruari eta eguneko zentroari. Aizpuruak irabazitako urdaiazpikoa bere bikoteak jaso du, Egoitz Ostoagak. Beste urdaiazpikoaren irabazlea azaldu ez denez, eguneko zentroari ematea erabaki dute. Zozketarako txartelen salmentaren bidez lortutako dirua, berriz, Elikagaien Bankuko Iñaki Kerejetak jaso du.
Maialen Fidalgo zinegotziak eskerrak eman dizkie festa antolatzen duten San Martin auzoko bizilagunei. Sekulako lana egiten dutela gogoratu du: odolkiak prestatu, zozketarako txartelak saldu, odolki pintxoak eta ardoa banatu… Kerejetak ere eskerrak eman dizkie. “Diru hau oso lagungarria izango da”, esan du.