Gaur goizean Urretxuko harrera eskolako diplomak banatu dituzte. Harrera eskola udaleko Bizikidetza eta Aniztasun mahaiak antolatzen du, herrira iritsi berri direnei herriaren, zerbitzuen eta euskal kulturaren berri emateko. Aurten 23 pertsonek eman dute izena eta 16 graduatu dira. Graduatu direnen artean, Kolonbian, Marokon, Saharan, Kuban, Pakistanen eta Filipinetan jaiotako urretxuarrak daude. Gazteenak 24 urte ditu eta zaharrenak 67. Hamabi emakumezkoak dira eta lau gizonezkoak.
Egitasmo honek elkarte eta erakunde ezberdinen laguntza du: SOS Arrazakeria, BidezBide, UGLE, Gainzuri ikastetxea, Uggasa, Sasieta, Emakumeen Etxea, Gazte Bidean, Goiargi abesbatza, Maite Aguado, Udal Euskaltegia, Helduentzako Hezkuntza Zerbitzua, Adinkide, Aspace, Harizpi elkartea, Etxebide, LAB, Osakidetza, Lanbide, Lenbur Fundazioa, Igartubeiti baserria eta Urretxuko Udaleko sail ezberdinak (Gazteria, Kultura, Gizarte Zerbitzuak…).
Horra hor ekitaldian eman duten bideoa eta diploma banaketan parte hartu dutenen argazkiak. Argazkietan ageri direnetaz gain, Juan Manuel de Jesus kolonbiarrak eta Tana de la Nuez Quintana kubatarrak ere diploma lortu dute.