
Greba feminista orokorra abian da. Goizaldean eman diote hasiera, txalapartarekin. Ondoren, pikete informatiboak egin dituzte, euripean. Gaztetxean gosaldu dute. Indarrak berritu ondoren, Areizaga-Kalebarren plazara joan dira murala margotzera. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute eta zaintzaren alorreko langileei aitortza egingo diete. Bukatzeko, 18:30ean manifestazioa abiatuko da Areizaga-Kalebarren plazatik.