Soriako aldundiaren ralllya irabazi du
Urretxun eta Zumarragan argazkilari bikainak daude eta horietako bat Carlos Mediavilla urretxuarra da. Oraingoan Irimotik ateratako argazki bat igo du Urretxu eta Zumarragako Facebook-era. Urtarrilaren 7an atera zuen. Zerua garbi zegoen eta horri esker Pirinioak primeran ikusten dira, baina lainoak haranak estaltzen zituen eta Irimotik Pirinioetara dauden mendiek irlak eta lurmuturrak dirudite. Usurbe (Beasain) eta Balerdi (Aralar) ikusten dira, besteak beste. Pirinioetan, berriz, Bisaurin, Collarada…
Mediavillak makina bat lehiaketa irabazi ditu. Azkenak, Soriako aldundiaren Lafuente Coloto rallya eta Beasaingo odolki egunekoa.