Eraldaketa digitalaren testuinguruan, Zumarragako saltokiek urrats bat harago egin dute, Zumarraga Berrikusi aplikazio berrian parte hartuz. Aplikazioak komunikazio kanal bat eskaintzen du, non saltokiek modu zentralizatuan herritarrengana jo ahal duten. Zumarragako Udalak, Gabonetan tokiko merkataritzari laguntzeko, 100 euroko lau bonu zozkatuko ditu abenduaren 8a bitartean aplikazioa deskargatzen dutenen artean.
Aplikazio deskargatzeko, sakatu hemen.