Urretxuko Udalak pabiloi bat erosiko du Mugitegin musika taldeentzat eta rokodromo bat egiteko asmoa ere badu
Urretxuko Udalak soberakineko 534.000 euro erabiltzea onartu zuen asteazkeneko osoko bilkuran. Diru horrekin lau inbertsio garrantzitsu egingo dira: Pagoetako elizaren azken ordainketa egin, Goierri Txirrindulari Eskolak Aparizion duen eraikineko teilatuko amiantoa kendu (Gurutze Gorriarena zena), brigadarentzat pick-up ibilgailu berria erosi eta Mugitegin pabiloi bat erosi (325.000 euro). Bertan musika taldeen entsegu lokalak jarriko dituzte. Pabiloia bitan zatituko dute eta beste zatia brigadaren biltegia izango da. Horri esker, 2021ean udalak erosi zuen pabiloian rokodromoa egin ahal izango da.