Argixao estadioko komunen atzealdean luizi txiki bat jazo da. Inguru horretan harkaitza da nagusi eta beraz ez dute uste luizi gehiago egongo direnik. Dena den, estadio ondoko bideko horma komunen gainean dagoenez, bidea eta komunak ixtea erabaki dute. Astelehenean teknikariek egoera zein den aztertuko dute eta behin-betiko konponbidea bilatuko dute.