Aldundiak eta Zumarragako Udalak bizikleta elektrikoak kargatzeko puntuak jarri dituzte herriko lau tokitan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zumarragako Udalak bizikleta elektrikoak kargatzeko puntuak jarri ditu herriko lau tokitan: Zelai Ariztiko lurrazpiko aparkalekuan, geltokiko lurrazpiko aparkalekuan, Antonino Oraa kaleko Gazte Txokoaren sarreran eta Argixao industrialdean. Bertan, bizikleta elektrikoen bateriak kargatzeaz gain, bizikletak konpondu daitezke. Izan ere, horretarako erremintak ere jarri dituzte. Bizikleta elektrikoak kargatzeko puntuak 08:00etatik 22:00etara egongo dira martxan.