Larunbatean bigarren eta bederatzigarren egin zuten Ametzagan eta atzo lehenengo eta zazpigarren Urdiainen
Aner Irizar kadete mailako txirrindulari zumarragarra sekulako ziklo-kros denboraldia egiten ari da. Larunbatean bigarren postuan sailkatu zen Ametzaga (Araba) proban eta atzo Urdiaingoa (Nafarroa) irabazi zuen. Tolosa, Zornotza eta Lezamako probak ere irabazi zituen eta Euskadiko txapelketan lider doa. Auritz Ormazabal ere oso denboraldi ona egiten ari da: Ametzagan bederatzigarren postuan sailkatu zen eta Urdiainen zazpigarren. Hurrengo proba igande goizean izango dute, 10:30ean, etxetik gertu: Seguran.