Goierri kirol elkartearen pilota sailak antolatzen duen Gabon Kopa txapelketa ostiralean hasiko da. Aurre-benjamin, benjamin, kimu eta haur mailako bikoteek parte hartuko dute. Goierri eta Beloki pilota eskoletako pilotariekin batera Ezkio-Itsaso eta Legazpikoak arituko dira. Guztira, 104 pilotari. 118 partida jokatuko dira. Finalak urtarrilaren 7an izango dira.
Partidak abenduaren 8an (17:30), 9an (16:30), 15ean (17:30), 16an (16:30), 17an (16:30), 19an (17:15), 21ean (17:15), 22an (17:30ean), 27an (16:00) eta 28an (16:30ean) jokatuko dira. Finalak 10:00etatik aurrera jokatuko dira. Goierrik pilotazale guztiak Ederrenara gerturatzera gonbidatu ditu.