Lehenengoa gaur izango da, 17:00etan
Urretxuko liburutegian ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte, 6 urte edo gehiagoko haurrentzat. Lehenengoa gaur bertan izango da, 17:00etan. Patata Tropikalak Amona Joxeparen istorioak ikuskizuna egingo du. Abenduaren 14an, Rosa Martinezek Hala bazan ipuina kontatuko du. Bukatzeko, abenduaren 21ean Perlik eta Koxkolok Bidaia liluragarria ipuina kontatuko dute. Saio guztiak 17:00etan hasiko dira.