Urretxu eta Zumarragako hainbat artistek Aizpurutxoko San Agustin tabernan eta Panaderia etxean egingo den arte garaikide erakusketan parte hartuko dute. Urbakako marmarrak erakusketa hilaren 16an (larunbata) irekiko da. Irekiera ekitaldia 18:00etan izango da, Andoni Salameroren poesia emanaldiarekin eta janari mexikarrarekin. Erakusketan Iker Antia urretxuarrak, Urretxu eta Zumarragako Argazkia elkarteak, Xabier Azurmendik, Nahiko Azurmendik, Bixen Irustak, Enara Beitiak, Fontxok, Iosu Ixkurrek, Endredamakinak, Iban Izagirrek, Tarlatana Shop-ek, Gorka Larrañagak, El Rincon del Arte-k, Chelo Arangok, Agustin Aizpuruk, Maria Goñik, Mai Vazquez-Domenech-ek, Ion Izagirrek, Grafica Baroja Lantegiak, Alik, Lurdes Larrañagak, Mikel San Juanek, Kamila Rodriguezek eta Jimena Cardosak parte hartuko dute. Abenduaren 31ra arte egongo da zabalik. Egitasmoak Urretxuko eta Azkoitiko udalen babesa du.