Joane Usabiaga Arantxa Usabiaga urretxuarraren biloba da. Arantxa Roberto Fernandezekin (Brinkolako geltokiko buruaren semearekin) ezkondu zen. Fernandezek Bilboko banku batean lan egiten zuen eta Bizkaira joan ziren bizitzera. Hiru seme-alaba eduki zituzten. Fernandez auto istripu batean hil zen. Erdiko semeak, Jorgek, Fisika ikasi zuen EHUn. Bertan, masterra egitera etorri zen estatubatuar bat ezagutu zuen eta Amerikako Estatu Batuetara joan zen berarekin. Bertan lehen bi abizenen ordena aldatu zuen. Renon (Nevada) bizi dira eta hiru seme-alaba dituzte. Joane zaharrena da. 17 urte ditu. Musikaria da eta, bideoan ikus daitekeen bezala, ereserkia abesteko aukera eman zioten bere institutuko futbol amerikar taldearen partida batean.