Urola Eskubaloi Klubak Erregetako loteriaren 25 parte-hartze baliogabetu ditu taloitegi bat galdu ondoren
Urola Eskubaloi Klubak 2024ko Erregetako loteriaren 25 parte hartze baliogabetu ditu taloitegi bat galdu ondoren. Klubak salaketa jarri du Ertzaintzan, gertatutakoa jasota gera dadin. Galdutako taloitegia 1.526tik 1.550era doa (biak barne) eta 83.384 eta 69.251 zenbakietara jokatzen da. 5 euroko prezioan saltzen dira eta 2 euro jokatzen dira zenbaki bakoitzean. Klubak loteria txartelak galduz gero legez gomendatutako izapideak jarraitu ditu: polizia kidego baten aurrean salaketa bat aurkeztea eta zozketa egin aurretik gertakaria jendaurrean jakinaraztea.
Partaidetza horiek eskuratzen dituzten pertsonek iruzur baten biktima izaten ari dira, eta aurkitu dituztenek edo beren esku dituztenek jakin beharko dute ezin izango dutela zenbatekoa kobratu saritua izanez gero. Ezta inolako erreklamaziorik egin ere.