Larunbatean Bankoa Abanca-DV pilota txapelketako finalak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Lehen partida 11:00etan hasiko da: Amaia Alaik Enara Gaminderen aurka jokatuko du lau t’erdian. Promesa mailan Sarasibar eta Cansecok Sanchez eta Landaren aurka jokatuko dute eta senior mailan Muruak eta Azpirozek Iker Egiguren eta Bernaolaren aurka. Sarrerek 10 euro balio dute. 629 935 173 zenbakira deituta eskura daitezke. 18:00etatik aurrera deitu behar da.
Hamargarrenez jokatuko dira txapelketa honetako finalak Zumarragan. 2009tik 2017ra urtero Zumarragan jokatu ziren. Zumarragan irabazi ondoren txapela jantzi zutenen artean Rezusta (2010), Victor (2010), Elezkano II (2011), Ezkurdia (2011), Imaz (2012), Altuna III (2013), Martija (2013), Artola (2013), Laso (2014), Irribarria (2014), Zubizarreta III (2015) eta Eskiroz (2016 eta 2017) profesionalak daude.