Bi-Tartean merkatari elkarteak Gabonetako lehen Ostiral Magikoa egin du. 17.00etan tonbola ireki du eta 17.30etik aurrera herritarrek Olentzerorekin eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Argazkilari bat egon da eta hurrengo egunetan argazkiak dendetan banatuko dira eta jendeak berea topatu beharko du etxera eraman ahal izateko. Argazkia ateratzen dutenen artean txokolatea eta txurroak hartzeko tiketak banatu dira.