Urretxuko Lilibaso kaleko etxe batean eztanda bat gertatu da gaur iluntzean, 18:50 aldera. Ertzaintzaren arabera galderak egin du eztanda, baina oraindik ikerketa zabalik dagoela aipatu dute.
Etxean bertan zeuden bi gizonezko zauritu dira. Gazteena Zumarragako ospitalean dago, kea arnastu duelako. Zaharrena Gurutzetako ospitalera eraman dute, larriago.